Alba Díaz de Sarraldek Kazetaritza ikasi zuen UPV/EHUn. Gradua bukatu baino lehen hasi zuen bere esperientzia profesionala, El Diario Norte hedabide digitalean erredaktore bezala lan egiten. Unibertsitatea bukatu eta gero hedabidean jarraitu zuen lan egiten, Gabineteseis-en komunikazio korporatiboan bere ibilbidea hasi zuen arte.

Euskalerriko Eskautak federakuntza eta Goitibera Aldizkariaren komunikazio teknikoa urtebetez kudeatu eta gero, komunikazioaren beste hainbat arlotan ere badu esperientzia: argazkilaritza, bideo grabaketa eta edizioa, paperezko edizioen kudeaketa, web orrialdeen eta edukien kudeaketa eta sorkuntza, sare sozialak, ekitaldien antolakuntza, material grafikoak diseinatzea eta sortzea…